Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta 2016 sariak banatu zituen atzo (azaroak 22). Aurten makina-erremintaren, etxeko altzarien, ekitaldi-zerbitzuen eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko gizon-emakumeak saritu dituzte eta saritutakoen artean dago Jesus Bilbao Aizpiri elgoibartarra. Erreminta makinaren munduan egin duen ibilbidea hartu dute kontuan, saria emateko orduan.