Unai Etxeberria elgoibartarrak irabazi zuen Alkortako Igoera

Barren.eus 2016ko azaroaren 28a

2016 11 26 AlkortakoIgoeraUnai Etxeberria elgoibartarra erraz gailendu zen zapatuan Alkortako Igoeran. 21:32ko denboran osatu zuen Etxeberriak 4, 7 kilometroko bidea eta ia bi minutuko aldea kendu zion bigarren sailkatuari, Hasier Murua herrikideari (23:21). Julen Salaberriak egin zuen hirugarren, 23:43ko denborarekin. Emakume bakarrak parte hartu zuen proban, Igone Erizek, eta berak jantzi zuen txapela. 34 minutuan osatu zuen Erizek Herriko Enparantzatik Alkorta baserri atarirainoko bidea. Guztira hamabost lagunek osatu zuten proba, hamalau gizonek eta emakume batek, eta inork ez zuen lortu bere garaian Iñigo Lazkano mendaroarrak ezarritako errekorra ontzerik (20:24). Argazkiak:

Osorik irakurri