Abenduaren 2an euskaltzalez beteko dira Elgoibarko kale eta plazak. Jalgi hadi plazara! ekimena antolatu du egun horretarako Elgoibarko Euskarak 365 Egun Taldeak. “XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu”, azaldu dute. Hortaz, euskararen kontua plaza publikora atera nahi dute barixakuan, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan.