Aurrez grabatutako operak, balletak, errezitaldiak eta ikuskizun handiak zine pantaila handian eskaintzeko egitasmoa jarri zuen abian Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak. Turandot Opera izan zen diferituan eskaini zuten lehenengoa, eta San Frantziskoko War Memorial Opera House antzokian grabatu zuten Romeo eta Julieta balleta eskainiko dute gaur iluntzean.