Aurreko zapatuan Gaztetxe Eguna primeran ospatzen ibili eta gero, asteburu honetarako beste proposamen bat prestatu dute Eibarko Gaztetxean. Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, lau taldek kontzertua emango dute: Rebel Minds (Castello Street Band), Against You (Iruñea streetpunk), Revenja (Barna Streetpunk) eta The Sinners (Oi! Makarra Beasain). Sarrerak 5 euro balio du.
Gaur gauean lau taldek jardungo dute zuzenean Gaztetxean bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.