Morkaikorren Eguna ospatzen dihardu gaur Morkaiko mendi taldeak, zazpigarren urtez. Aurten ere jendetza batu da mendizaleen jaira, 660 lagun inguru (iaz 500 izan ziren). Elgoibarko Itzulitxoan 400 lagunek parte hartu dute; eta, Elgoibarko Mendi Itzulian, berriz, 257 lagunek parte hartu dute.