Euskal baleazaleek Ternuan laga zuten arrastoari segika joango den espedizioan parte hartuko du Angel Ugarteburuk

Barren.eus 2017ko ekainaren 14a

angel ugarteburu elgoibar ternuaEuskal baleazaleek duela bostehun urte Ternuan eta Labradorren eginiko bidea berregingo duen espedizio ireki bat irtengo da Kanadako Saint Johns hiritik (Newfound­land-Labrador) ekainaren 15ean. Espedizio horretan parte hartuko du Angel Ugarteburuk, besteak beste, bere anaia nagusi bat Ternuan bakailao-arrantzuan ibilitakoa delako, eta umetatik duelako gai honekiko interesa. Bidaian ikusitakoak eta bidaian joan aurretik ikertutakoak barren.eus-eko Komunitatean azalduko ditu Ugarteburuk.

Osorik irakurri