Mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzeko jarri du martxan Aldundiak ikasgela ibiltaria. Gipuzkoako lurraldea zeharkatzen ari den autobusa eguaztenean, uztailaren 5ean, ailegatuko da Elgoibarrera. Autobusaren barruan egongo diren ordenagailuetan bideojokoak programatzen edota webgune bat sortzen ikasteko aukera izango dute herriko ume eta gazteek.