Bihar izango da danborradako jantziak entregatzeko azken eguna

Etakitto.eus 2017ko uztailaren 4a

umeen danborrada (S)046

San Juan jaietako danborradetan (umeen zein helduen danborradan) parte hartu dutenek jantziak antolatzaileei itzuli behar dizkietela gogorarazi dute arduradunek eta horretarako azken eguna bihar (eguaztena, uztailak 5) izango da. Jantziak arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eraman daitezke, entseguak egiteko erabili den lokalera (Bittor Sarasketa kalean dagoen Beistegi eraikinera).

Bihar izango da danborradako jantziak entregatzeko azken eguna bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Osorik irakurri