Haritz Euskal Dantzari Taldeak aurreratu duenez, Olaizaga kiroldegian izan beharrean Maalako parkean egingo dute 31. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia. Uztailaren 21ean izango da, eta Indiako Rangsagar eta Txuvaxia estatuko abesbatza eta dantza taldea arituko dira aurten Haritzekin batera. Antolatzaileek gaineratu dute Jose Inazio Sarasua zenari eskainiko diotela aurtengo jaialdia.