Umeen eguna ospatzen ari dira gaur Mendaron. Herriko pilotari gaztetxoen erakustaldia izango da 13:00etan, frontoian, eta 18:00etan, danborradan irtengo dira herriko gaztetxoak, Bizi Poza txarangak lagunduta. Danborradaren ostean, 'Txapela buruan eta dantza munduan' antzezlana ikusteko aukera izango da Herriko Enparantzan, eta gauean, 23:00etatik aurrera, Huntza taldeak kontzertua eskainiko du leku berean. (asteburuko argazki-bilduma dauka)