Umeen Egunaren ostean, Santiago Eguna ospatzen ari dira gaur mendaroarrak, jaietako laugarren eguna. Debako erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejirarekin hasi dute eguna, eta meza nagusiaren ondoren, Voces Riberas taldearen kantu emankizuna izan berri dute frontoian. Arratsaldean, pilota partidak izango dira frontoian, eta DJ. Zabba, Azpilgoetan (19:00). Gauean, berriz, nagusiak danborradan irtengo dira Mausitxa txarangak lagunduta, eta ondoren, Akerbeltz taldearekin erromeria egingo dute. (Argazkiak dauzka)