Auto bat trenbidera jausi da Mendaron, herri sarreran, eta gidaria, adineko gizona, ospitalera eraman dute zaurituta. 11:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Laster zen Debarako trena pasatzekoa, baina zorionez tren zerbitzua eteteko denbora egon da. Autoa trenbidean dago, gurpilez gora. 