
Kataluniako erreferendumaren harira gertatu direnen aurrean, elkartasuna azaltzeko kazeroladak egin dira gaur gauean Euskal Herriko herri askotan, baita Eibarren ere. Gurean jendetza batu da 22:00etan Untzagan eta handik abiatuta herriko kaleak zeharkatu dituzte. Bidean askok lagundu diete leihoetara irten eta zarata eginda.
Jendetza batu da gauean Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko kazeroladan bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.