'Memoria partekatu baterantz' izenburuko txostena aurkeztuko du Elgoibarko Udalak, 1956. urtetik 2016ra bitartean Elgoibarren izan diren giza-eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko dokumentua. Elgoibarko Musika Eskolan izango da aurkezpena, gaur zortzi, azaroaren 7an, 19:00etan, eta parte hartzera dei egin diete herritarrei. Ekitaldian Jon Mirena Landak parte hartuko du, Zuzenbide Penaleko katedradun eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendariak