Jabier Muguruza kantautoreak Ander Mujika du bidelagun bere azken diskoan

Barren.eus 2017ko azaroaren 14a

jabier muguruza ander mujika elgoibar 2Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik izeneko diskoa argitaratu berri du. Bakarlari moduan hastapenetatik lagundu dion oinarri akustikoa alde batera laga eta formatu elektrikoan ondu ditu disko berria osatzen duten zortzi abestiak. Horretarako, Ander Mujikari elgoibartarra izan du bidelagun. Zuzeneko emanaldietan ere biak arituko dira. Elgoibarren martxoaren 11an eskainiko dute kontzertua, Kultur Etxeko Sotoan.

Osorik irakurri