Felix Etxeberriak jaso zuen Debabarreneko Gure Balioak Saria, “euskararen alde egindako ibilbide luze eta emankorragatik”. Besteak beste, Elgoibarko alfabetatze eta euskalduntzearen, Ikastolaren eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen sorreran eta garapenean “arima eta motorra” izan zelako. Bere bizitzako pasarte esanguratsuenak jasota dituzte ahotsak.eus webgunean.