Santa Zezilia Eguna da bihar, azaroak 22, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Bi herrietako musika eskolek bat egingo dute Musikalean Astearekin. Musika eta dantza uztartuta, kontzertua eskainiko dute gaur Mendaron. Bihar, berriz,Elgoibar Ikastolako ikasleak goizean goiz irtengo dira kalejiran.