Juan Mugerza Nazioarteko Krosaren 75. urteurrena ospatzeko sortu den batzordeak prestatu dituzten ekitaldiak aurkeztu ditu gaur. Urtarrilaren 12rako, krosa jokatu baino bi egun lehenagorako, antolatu duten ekitaldia da esanguratsuena. Krosa irabazi duten atletarik "mitikoenak" batu nahi dituzte Herriko Antzokian, besteak beste, Jhon Ngugi, Mike McLeod, Mariano Haro, Antonio Serrano, Martin Fiz, Coro Fuentes, Carmen Valero eta Ana Isabel Alonso.