Emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarria plazara atera dute Elgoibarren eta Mendaron, azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzei esker. Haizea emakume taldekoen batukadak girotu duen elkarretaratzera egin dute eguerdian Kalegoen plazan. Woman in black ekimena ere egin dute bi herrietan: atzo Mendaron; gaur Elgoibarren, indarkeria matxista gaitzesteko.