Negu giroari dantzan eta kantuan egin diete aurre Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekintzetan. Elgoibarko Herri Eskolakoek bertan behera laga behar izan dute kalejira, baina Maalako parkean egin dute disko-festa, gaurko egunerako erabat egokia suertatu den Busti, busti, busti, mingaina euskaraz busti! lelopean.