Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, abenduaren 17an, arituko diren zortzi bertsolariak zehaztuta gelditu dira joan den asteburuan. Horietako hiruk abestuko dute Elgoibarko Eguberrietako bertso jaialdian, abenduaren 28an, Olaizaga kiroldegian. Abenduaren 11n jarriko dituzte salgai sarrerak.