Ikasgaia antzezlana taularatuko du Taupadak barixaku gauean, Herriko Antzokian. Irakasle baten iluntasunak eta ikasle gazte baten argitasunak bat egingo dute obran. Jon Olivares izango da irakaslea eta Sara Iriondo ikaslea. Arduradunek jakinarazi dute ikuslearen sentsibilitatea mindu dezakeela obrak.