BARRENek 25 urte

Barren.eus 2017ko abenduaren 22a

olentzero barren elgoibarEgin dezagun atzera, 1992ko abendura arte. Zehazki, abenduaren 24ra, orduan ikusi zuelako argia BARRENen lehen zenbakiak. Olentzeroren oparia izan zela esan izan dugu, Olentzerok berak ekarri zuelako Eguberri egun bezperan, baina Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko lauzpabost profesionalek eta beste horrenbeste bazkide-militantek sortu eta elgoibartarrek ondutako proiektua dela esatea zuzenagoa litzateke. Askoren artean egindakoa delako BARREN.

Osorik irakurri