50 bat lagunek korrika esan zioten agur urteari Mendaron

Barren.eus 2018ko urtarrilaren 1a

2017 12 31 SanSilbestre MendaroMendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, San Silbestre lasterketa egin zuten atzo Mendaron. Eguraldiak ez zuen lar lagundu, baina hala ere, 50 bat lagunek antxitxika esan zioten agur 2017. urteari. Bost kilometro pasatxoko ibilbidea egin zuten korrikalariek, mozorrotuta ere bai batzuek, eta giro ezin hobea sortu zen. Bukaeran, txorizo egosia eta edaria banatu zituzten antolatzaileek. ARGAZKI BILDUMA

Osorik irakurri