
Euskal Autonomia Erkidego osotik etorritako Lanbide Heziketako 1.700 ikasletik gora bildu ziren atzo Untzaga eta Txaltxa Zelaian jarritako karpetan eta udaletxeko arkupeetan, 317 ikasenpresa guztira. Ikasleek askotariko enpresak sortu eta jendaurrean aurkeztu zituzten Ikasenpresa Azokan. Enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea da egitasmoaren helburua.
[BIDEOA] VII. Ikasenpresa Azoka egin zen atzo Eibarren bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.