Santa Ageda Eguna otsailaren 5ean izanik, eskerako egunak dira gurean. Hala, bai Elgoibarren eta baita Mendaron ere, kopla kantuan ibiliko dira hainbat talde gaur, bihar eta etzi. Mendaroko ikastolako umeak izan dira kalera irteten lehenak. Elgoibar Ikastolakoen txanda izango da arratsaldean, eguraldi txarra iragarrita dagoenez eskola barruan ospatuko badute ere.