
Joan den asteburuan koko-dantzekin girotzen hasi eta gero, bihar, “Eguen Zuri” egunean, jaian bete-betean sartuko gara. Betiko moduan, bazkalostean, 15:30ak aldera hasiko diren ikastetxeen kalejirekin ekingo zaie Aratosteei. Eta 17:00etatik aurrera Untzagan dantzaldia emango du Lisker taldeak. Ordu berean hasiko da Urkizutik Untzagaraino joango den kalejira, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoekin....
“Eguen Zuri” egunarekin abiatuko dira bihar aurtengo aratosteak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.