Oihartzun zabala izaten ari da Idiazabal eta Elgoibar taldeen arteko neurketako epaileak hartu zuen erabakia, zelaian euskaraz egiten zuena kaleratu egingo zuela, alegia. Euskal Herriko mugetatik kanpoko hainbat medioen arreta ere piztu du, BBC agerkari prestigiotsuarena, horien artean. Elgoibarko Udalak ere gertaturikoa salatzeko adierazpena zabaldu du.