Eibar eta Elgoibar arteko lotura osatuko duten ia bi kilometroko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorri-tartearen proiektua aurkeztu dute gaur goizean Eibarren. Asmoa lanak urte honen amaieran hastea eta bidegorria 2019. urtearen bukaera baino lehen amaituta egotea dela esan dute. Bidegorria nondik joango den erakusten duen bideoa ere zabaldu dute.