Ane Beitiak, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakundeen arteko 2018ko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, martxoak 19, astelehena, Udaletxean. Eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Gazteria arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko Gazteria eta Euskara sailetako teknikariak ere izan dira.