Sallobenteko elkartean eta Urazandiko Herri-Gain elkartean sartu dira lapurrak

Barren.eus 2018ko apirilaren 3a

2018 4 3 Sallobente
Martxoaren 31tik apirilaren 1erako gauean sartu ziren lapurrak Sallobenteko elkartean eta kalte dezentekoak eragin zituzten. Sarraila apurtuta sartu ziren, eta baliodun gauzen bila, hainbat altzari apurtu zituzten (Sallobentekoa da argazkia). Lapurrek dirua eta alkoholdun edariak eraman zituzten. Apirilaren 2ko goizaldean, berriz, Urazandiko Herri-Gain elkartean sartu ziren, indarrez. Lapurrek aurrez saiakeraren bat egina zutela argitu dute Udaltzaingotik, baina ez zutela sartzerik lortu. Oraingoan, ordea, sarrerako ate ondoko leihotik sartu dira. Ertzaintza ari da bi kasuok ikertzen. 

Osorik irakurri