Euskal Herriko Itzulia Elgoibartik pasatuko da barixaku eta zapatuan, eta Valentziaga Oroitzarrea ere bai, domekan

Barren.eus 2018ko apirilaren 4a

2018 04 04 Itzulia2Elgoibarko txirrindularitza zaleak ez dira aspertuko barixakutik domekara bitartean. Izan ere, hiru egunez goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da Elgoibartik mugitu ere egin gabe. Ostiralean eta zapatuan, Euskal Herriko Itzulia igaroko da guretik, eta Domekan, hiru aldiz igaroko da Elgoibartik Valentziaga Oroitzarrea lasterketa. Domeka arratsalderako, berriz, Elgoibar Hiria Saria txirrindularitza lasterketa antolatu du Lagun Taldeak. Lasteketa guzti hauek, jakina, eragina izango dute trafikoan.

Osorik irakurri