Bartlomiej Przedwojewski poloniarra eta Vanessa Pelaez andoainarra nagusi Kilimon Trail mendi lasterketan

Barren.eus 2018ko apirilaren 15a

2018 04 14 KilimonTrail irabazleak gizonak luzekoak2018 04 14 KilimonTrail neskak luzekoakBartlomiej Przedwojewski poloniarra eta Vanessa Pelaez andoainarra nagusitu ziren atzo, larunbata, jokatu zen Mendaroko Kilimon Trail mendi-lasterketan, eta poloniarrak, ia bi minutuan ondu zuen gainera iaz Julen Larruzeak ezarritako marka, 1.54:43ko denbora eginda. Zegama-Aizkorri maratoia prestatzeko etorria da Euskal Herrira Przedwojewski beste lagun batekin batera [atzo seigarren egin zuen Marcin Rzeztokorekin], eta atzo eman zuen erakustaldia ikusita, haren dortsala begiz jota izatea komeniko da maiatzaren 27an, sei aldiz munduko txapeldun izana den Marco de Gasperi handiak helmugan ohartarazi zuen moduan . Aipagarria da, era berean, Gorka de la Horra elgoibartarrak atzo egin zuen denbora. Bederatzigarren sailkatu zen, 2:10:30eko denborarekin. Argazki bilduma dauka

Osorik irakurri