'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren denboraldi honetako azken atala izango da ikusgai domeka honetan. Zuhaitz Gurrutxagaren sorlekuan ibiliko dira bi aurkezleak bazterrak nahasten. Elgoibarko Aiastia-San Migel auzoan izango dira hango auzokideak eta bitxikeriak ezagutzen. Bertara, gainera, rallysprint batean izena emanda iritsiko dira.