Atzera kontaketa hasi du Gure Esku Dagok. Hilabete eskas falta da ekainaren 10eko giza katerako, eta herri batzordeetakoak gogor ari dira lanean. Kanpoko herrietatik jendetza handia espero da egun horretan. Mendaron, esate baterako, 50 bat autobusek aparkatuko dute, eta Elgoibarren, beste 40 bat autobusek aparkatuko dute.