Bilbao International Art & Fashion moda lehiaketan sarituak izan diren hiru diseinatzaileak zein izan diren jakitera eman dituzte antolatzaileek. Eneko Iturbe elgoibartarrari kategoria bereziko saria eman diote. "Sari potoloena lortu ez badut ere, oso pozik nago euskal disenatzaile onenaren saria lortuta", esan du Iturbek.