Abadiñoko San Trokaz jaietako maskota da Gerbas panpina. Gerbasi agur esanda amaitu zituzten domekan jaiak. Panpinari globo mordo bat lotu eta zeruratu egin zuten. Elgoibarko Gure Esku Dagoko kideek jaso dute gaur Elgoibarren, Errotaberri plazatik gertu. Kasualidadez, Gure Esku Dagoko jantziarekin zegoen Gerbas.