Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketan parte hartu duten bolari onenek hartu zuten parte Bolari Egunaren barruan Elgetan jokatu zuten Lehendakari Txapelketan. Lasturreko Roman Arrizabalaga gailendu zen eta Xabier Loiola sailkatu zen bigarren postuan. Era berean, azken hamabost urteetan Gipuzkoako bolarien presidente izan den Angel Ibarluzea elgoibartarrak kargua laga zuen.