Debabarreneko laugarren orientazio raidean 82 lagunek hartu zuten parte. Gizonezkoetan Ibarrako Beñat Doyharzabalek eta Arteako Gaizka Agirrek osatutako Euskal Raid Aralar taldea gailendu zen, eta iaz lortutako garaipena errepikatu zuten emakumezkoetan Gatikako Ainhoa Del Campok eta Bilboko Silvia Irastorzak. Asier Basurto eta Beñat Bollar izan ziren lehen elgoibartarrak.