Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren urteroko sari banaketa ekitaldia egin zuten eguaztenean Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta urteko entrenatzaile onenaren saria jaso zuen Sanloko entrenatzaile Igor Lizarraldek. Sanlok, hain justu, Eskubaloi Eguna eta Sanlo festa antolatu ditu zapaturako, denboraldia agurtzeko.