Euskal presoen etxeratzea eskatzeko ekitaldi berezia antolatu zuen Elgoibarko Sarek joan den zapatuan Kalegoen plazan. Sebas Etxaniz preso elgoibartarra izan zuten bereziki gogoan eta Etxanizen adina, 74 urte, 7 eta 4 irudikatuz giza-mosaikoa egin zuten.