
Danborradako batzordeak komunikatu duenez, bai nagusien bai haurren danborradetan parte hartu dutenen arropa bilketa datorren eguaztenean, uztailaren 4an egingo dute, 17:00etatik 19:30era, Bittor Sarasketa kaleko entsegu lokaletan. Parte hartu zuten guztiei danborradarako laga zitzaizkien jantziak mesedez egun horretan bueltatzeko eskatu dute.
Eguazten arratsaldean jasoko dituzte danborradetan erabiltzeko lagatako jantziak bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.