Danborradetako arropen behin-betiko bilketa eguaztenean, 17:00etatik 19:30era egingo dute

Etakitto.eus 2018ko uztailaren 9a

danborrada (E)054

Helduen zein haurren danborradetan parte hartu zutenen arropa bilketa egiteko azken eguna eguaztena, uztailak 11a izango dela gogorarazi nahi dute Danborrada Batzordeak. Erabilitako arropak 17:00etatik 19:30era, Bittor Sarasketa kaleko entsegu lokaletan jasoko dituzte eta, parte hartu zuten guztiei danborradarako laga zitzaizkien jantziak mesedez egun horretan bueltatzeko eskatu dute.

Danborradetako arropen behin-betiko bilketa eguaztenean, 17:00etatik 19:30era egingo dute bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Osorik irakurri