Ehunmilak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probak bertan behera lagatzea erabaki antolatzaileek goizaldean, ekaitzarekin parte hartzaileen segurtasuna ezin zutelako bermatu. “Aralarrera igotzea desastrea izango litzateke”, adierazi du Ehunmilak lasterketako antolatzaile Mikel Valdivielsok gaur goizean. 3000 bat pertsona (boluntarioak eta lasterkariak) ebakuatu behar izan dituzte, eta Beasaingo kiroldegian pasa dute gaua. Elgoibartar mordoxka ari zen parte hartzen proba hauetan.