Egiazko lagunak makila eta txakurra omen dira, baina Makillak izenaren baitan gordetzen dena Elgoibarko lagun kuadrilla bat da. Aurten urte berezia da beraientzat, eta bereziak, oso bereziak izan dira haientzat amaitu berri diren sanbartolomeak. Izan ere, orain dela 50 bat urte argazkiko andra-gizonak batu eta Txiki Egunez elkarrekin irtetzen hasi ziren.