Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitzeko lanak hasiko dituzte datozen asteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskoiker Fundazioak. Gaur trikuharriaren errepresentazio birtuala (bideoan) aurkeztu dute Debegesaren egoitzan. Era berean, Gipuzkoako trikuharririk handienetako bat da Irukurutzeta trikuharriaren indusketa lanak azaroan hasiko ditu Aranzadik.