Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du, eta horixe egin nahi izan dute Emeek Emana erakusketaren sustatzaileek, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Mauro Saravia argazkilari txiletarrak. Zapatutik (irailak 15) aurrera ikusi ahal izango da Elgoibarren.