Musikazaleak zorionekoak dira, bete-betea datorrelako asteburua. Sotoko Hotsak ekimenaren barruan, Sinüosek Ainara Legardon (barixakua, irailak 21, 23:00etan) eta Broken Brothers Brass Band taldea (zapatuan) ekarriko ditu Elgoibarrera, eta zapatu arratsaldetik aurrera, Mendaroko Garagartza auzoko plaza hartuko dute Anarik eta itzal luzeko beste dozena erdi bat taldek, Gararock jaialdiaren barruan.