36ko gerran hildakoak oroitzeko asteburua izan da joan dena Elgoibarren. Zapatuan frankistek hildako elgoibartarrak omendu zituzten Olason; eta, domekan, Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak izan zituzten gogoan. Era berean, Gipuzkoako CNT sindikatuak mendi martxa egin zuen atzo Kalamua ingurura, gerran egon ziren lubaki eta bideak ezagutzera.